FANDOM

2,054,171 Pages

StarIconGreen
LangIcon
Oreka

This song is by Berri Txarrak and appears on the album Jaio.Musika.Hil (2005) and on the compilation album Denak ez du balio: Singles 1997-2007 (2010).

Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi
libratuko omen nauen ate sorta.
Leihoekin aski zait, ez dago inor gure zai
jendez gainezka dagoen kale horretan

Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
Ea irauten duen,
badakizue hemen memoria ezabatzen digutela

Tristea da dena ospatu behar hau
oraindikan dena lortzeke badago
orekak ez du balio lurrean zaudenean
orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean

Gure gezur propioak sinetsi ditugula
besteen gezurrekin aspertuta.
Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak

Tristea da dena ospatu behar hau
oraindikan dena lortzeke badago
orekak ez du balio lurrean zaudenean
orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean

Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean.

Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak

External links

Community content is available under Copyright unless otherwise noted.