FANDOM

2,054,106 Pages

StarIconGreen
LangIcon
Terapia

This song is by Anestesia and appears on the album Terapia (2006).

Gaixotasuna zabaltzen ari da
eta diagnosiak gero eta gehiago dira
usteltzen ari naiz
mundu honekin batera
galduta gaude
noraezean.

Ez badakigu zein den gaixotasuna
nola jakin behar duen tratamendua
baina diagnosiak hainbeste direnean
nik jakin nahi dut zein den terapia.

ZEIN DA TERAPIA?

Inmunitate sistema ahultzen ari da
babesik gabe gaitzaren aurrean
beranduegi iristen bagara
galdu egingo dugu gure azken trena

Eta hor gaude, mikroskopio batean
gora eta behera, elkarrekin dantzan
lentearen bi aldetan gaudela
jakingo al dugu azkenean?

ZEIN DA TERAPIA?

Sufrimendua ohitura bihurtzen denean
tolerantziak anestesiatu egiten gaitu
ni ondorio batetara iritsi naiz jada
birusa ni neu naizela
birusa gu geu garela
baina zein da terapia?

External links

Community content is available under Copyright unless otherwise noted.